Arraun elkarteak jakinarazi du bazkide egiteko orriak Aralar eta Oindi tabernetan daudela. Arraun elkarteak herritarrak animatu nahi ditu bazkide egitera. Momentuz 112 bazkide ditu elkarteak, baina garai batean 500 ere izan zituen. Bestalde bazkide egin berri direnek bazkide txartela jaso dezakete dagoeneko bi taberna horietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!