Elias Kerejeta omenduko dute Cadizeko ‘Alcances’ zine jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 9a, 02:00

Elias Kerejeta Hernaniko zinegileari omenaldia egingo diote Cadizeko Alcances zinema jaialdiko 39garren edizioan. Jaialdia irailaren 13a eta 22aren artean egingo da eta Kerejetaren dokumentaletan oinarritutako retrospektiba bat eskainiko dute, egin dituen zazpi luzemetraiak jarrita. Honekin batera, El Ojo de la Camara serieko kapitulu batzuk ere emango dituzte. Serie horrek Espainia mailako gai ezberdinak azaleratzen ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!