Leire Lucasek Los Angelesen jokatuko den txapelketan parte har dezake

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 9a, 02:00

LEIRE Lucas pelotari hernaniarra aste honetan entrenatzen aritu da Gipuzkoako beste hainbat paletarirekin batean, Euskal Herriko pelota federazioak Los Angelesen antolatu duen mundu mailako txapelketan parte hartu ahal izateko. Txapelketan 23 urtez azpiko paletariek hartuko dute parte eta Hernaniko Pelota Elkartetik adierazi dutenez, Leire Lucasek aukera haundiak ditu Los Angelesera joateko. Entrenatzaile lanetan Josu Oleaga bizkaitarra ari da eta dagoeneko 4 saio egin dituzte. Seguruenera bihar beste saio bat egingo dute kiroldegiko frontoian. Ia hernaniarrak zorterik baduen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!