Javi Perez Vacas CD Hernaniko kidea zenaren omenezko VI. memoriala jokatuko da etzi Zubipen, goizeko 11:30etan. Ohi bezala, Zaragozako Stadium Casablanca eta Hernaniko jubenil taldeak neurtuko dira eta sariak banatu ondoren, anaitutako bi klub hauetako ordezkariek elkarrekin bazkalduko dute soziedade batean .
Senior taldeak Zarautzen larunbatean
Bai Gorengo mailako taldeak eta bai Emakumezkoen ligako taldeak lagun arteko partiduak jokatuko dituzte larunbatean Zarautzen, Astiko instalazioetan. Bi taldeek ordu berean izango dituzte partiduak, 18:00etan, baina zelai ezberdinetan jokatuko dute. Gorengoak aurredenboraldiko bigarren partidua du hau; aurrenekoa Lagun Onak-en kontra jokatu zuen joan den larunbatean Zubipen, eta 0-2 galdu zuen. Oraingoan beste hirugarren mailako talde batekin jokatuko du, Zarautz igoberriarekin. Emakumezkoen ligakoak lehenengo azterketa izango du larunbatekoa. Jon Zabaleta entrenatzailearen esanetan, partidura 22 jokalari eramatea da asmoa, zati bakoitzean talde ezberdin bat ateratzeko. Hurrengo larunbatean, abuztuaren 18an, beste partidu bat jokatuko dute AƱorgaren kontra, arratsaldeko 17:00etan.