Nahas Mahas bigarren eskuko azoka izango da gaur Atsegindegin, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Gaurkoan, 30 postuz gain, kartoiarekin egindako logelako altzariak ikusteko aukera izango da, berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzeko. Horrez gain, Hoy & the mussels talde nafarraren musika entzuteko aukera ere izango da. Arrakasta lortzen ari da Nahas Mahas azoka eta 30 postuz gain, itxaron zerrendan ere badaude gehiago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!