Wukrorekiko elkartasun bazkarirako txartelak gaur ferian

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 6a, 02:00

Wukrorekiko elkartasun taldeko kideak bazkari txartelak saltzen ariko dira gaur Urbieta kalean, goiz eta arratsalde, 25 euroan. Horrez gain, Biterin, Goiz Eguzkin, Kixkalen, Aralarren, Galerias Buen Precion, Iruretagoienan, Eguzki Drogerian ere salgai daude. Migel Lujanbiok ere saltzen ditu Kale Nagusian. 0 filako txartelak ere salduko dituzte 3 eurotan, bazkarira joan ezin, baina laguntza eman nahi duen jendearentzat eta pinak, motxilak eta kamisetak ere salgai daude. Elkartasun bazkaria irailaren 16an egingo da Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!