Gaur hasiko dituzten entrenamenduak senior mailako eta jubenil mailako errugbilariek Landaren, arratsaldeko 19:30etan. Aurre denboraldi hau garrantzia haundikoa izan da hernaniarrentzat, iazko denboraldia berdindu edo hobetu nahi badute gauzak oso ondo egin beharko baitituzte. Azken denboraldian senior mailako lehen taldeak Ohorezko mailarako igoera fasea jokatu zuen El Monte Ciencias taldearen aurka, denboraldi borobila osatuta.
Bestalde, jubenilak ere denboraldi ona osatu zuten: Euskal Herriko txapeldun izan ziren eta estatuko txapelketako finalaurrekoetan eliminatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!