San Ferminetako Kider txapelketako bikote txapelduna elkarrekin Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 7a, 02:00

Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan. Bigarren partiduan gainera San Ferminetako Kider txapelketako bikote txapelduna jokatzen ikusteko aukera izango da: Koteto Ezkurra eta bere iloba den Patxi Olazar Ezkurra. Aurkari Altuna II eta Urrutia izango dituzte. Partidua jaialdiko bigarrena izango da. Beste partidu hauek ere jokatuko dira: Zalakain-Gaztelu/Gorriz-Zubizarreta; Uterga-Ion/Agirresarobe-Agirrezabala; eta Zalakain-Urko/Etxeberria IV-Aizpurua. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Atzo ere izan ziren partiduak Galarretan. Gorriz eta Zubizarretak 26 eta 35 galdu zuten Matxin IV eta Etxezabalen kontra. Altuna I-Eizagirrek 38 eta 40 galdu zuten Juaristi-Etxaberen kontra; Urriza-A.Lekunberrik 40 eta 32 irabazi zuten Sarasua-Auzmendiren kontra; eta Ibarzabal-Gazteluk 30 eta 19 irabazi zuten Zulaika-Astibiaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!