Mendizabal II bihar Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 7a, 02:00

Oier Mendizabal pelotari hernaniarrak Gasteizko Ogetan jokatuko du bihar, Andra Mari Zuriaren festen barruan antolatutako jaialdian. Bertan Agirrerekin osatuko du bikotea eta Berasaluze IX-Nalda III izango dituzte aurkari. Partidua 22:00etan hasiko da eta jaialdiak beste bi partidu izango ditu. Atzelari hernaniarrak Oiartzungo Madalensoro frontoian jokatu zuen joan den ostiralean eta tanto bakarragatik galdu zuen. Binakako partidua zen eta Mendizabal II-k Esain izan zuen lagun aurrean; kontrarioak Berasaluze VIII eta Argote izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!