Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldi arrakastatsua, eta kontzertu asko eta onak daude aurreikusita bertan, urtero bezala. Gaur, adibidez, inaugurazio eguna izaki, 20 kontzertu izango dira; horien artean Kepa Junkerak Hiria eta Haizea emanaldia eskainiko du haizearen orrazian, 20:00etan, doan. Eta urtero bezala, aurten ere Hernaniko Chillida Leku museoan izango du Musika Hamabostaldiak lekua, eta 4 kontzertu jarri dituzte bertan: lehenengoa abuztuaren 12an izango da, Frédérique Cambreling, 19:00etan. Besteak, abuztuaren 19an eta 26an eta irailaren 2an izango dira, denak 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!