www.dobera.com web gunean herritar, kirol talde eta elkarteen blogak

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 6a, 02:00

Beren gorabeheren berri, bilera, akta eta kirol emaitzen berri ematen dute herritar eta taldeek doberako blogetan.

Udaberri aldera jarri zen martxan Dobera Euskara Elkarteko web orri berritua, www.dobera.com, blog zerbitzu berriarekin, besteak beste. Dagoeneko zenbait herritar, elkarte eta kirol taldek sortu dituzte beren blogak eta beren martxaren berri ematen ari dira bertan. Internetako blog hauek oso erabilgarriak izan daitezke. Herriko elkarteek beren deialdien berri eman dezakete bertan eta baita egiten dituzten gauzen berri ere, argazki eta guzti. Kirol elkarteek beren martxaren berri eman dezakete eta dituzten partidu eta halakoak iragarri, esate baterako. Norbanakoei ere aukera ematen die interesgarri iruditzen zaizkien gauzak publikatzeko.

Zortzi blog martxan

Zortzi dira momentuan Doberako web orrian martxan dauden blogak: Hernani Institutuko guraso elkartearena; Katiluzar, Txirrita ikastetxeko gurasoen elkartearena; Igeriketa taldekoa; EreƱotzuko Olak auzo elkartearena; Hernaniko paletariena; Zubieta SOS, erraustegiaren ingurukoak biltzen dituen bloga; Anpliadroa, argazki bloga; eta Sasi guztien gainetik izenekoa, mendi argazkiak biltzen dituena.

Nola sortu bloga

Doberako web orrian bloga sortzea oso erraza da, www.dobera.com web orrian sartu eta blogak jartzen duen horretan egin behar da klik. Segidan, irekitzen den orrialdean Sakatu hemen zure bloga sortzeko jartzen duen horretan egin behar da klik. Zenbait datu eman behar dira, tartean pasahitza eta erabiltzailearen izena. Sortutako blogean argazkiak eta testuak sartzeko, norbere blogean sartu eta Sarrera jartzen duen horretan egin behar da klik. Erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzean datu horiek jarri eta bloga prest izango da argazkiak sartu, testuak idatzi eta itxuraldatzeko. Doberako web orrian, blogen atalean ere badago Blog laguntza izeneko atala zalantzak argitzeko. Zalantzarik izanez gero 943 330899 telefonora ere deitu daiteke.

Irailetik aurrera ikastaroak elkarteentzat

Irailetk aurrera Doberak ikastaroak antolatuko ditu elkartentzat blogak sortzen eta erabiltzen ikasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!