Fuenmayor-eko bodega batera irteera

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 30a, 02:00

Peña Otaño elkarteak Errioxako Fuenmayor herriko bodega batera irteera antolatu du, irailaren 7rako. Plana da goizeko 10:00etan elkartetik irten eta bodegara bisita egitea, ondoren bertan bazkaltzeko. Bazkide eta ingurukoentzat da irteera, lehentasuna bazkideek badute ere, eta animatzen denak autobusa bakarrik ordaindu beharko du. Izen ematea elkartean bertan egin behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!