Maitane Iruretagoiena 7garren finalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 5a, 02:00

Maitane Iruretagoiena hernaniarra eta Peio Errasti Hernanin bizi den agiñarra Espainiako Txapelketan ari dira lehiatzen eta emaitza bikainak lortu dituzte orain artekoan. Maitane Iruretagoienak atzo 100 metroko finala korritu zuen (Kronikan finaleko ateetan gelditu zela jartzen bazuen ere. Barkatu eragozpenak), eta 7garren postua lortu zuen, 12:30 denborarekin. Gaur 4x100 erreleboetan izango da atleta hernaniarra, Atletiko San Sebastian taldearekin, 22:10etan.

Peio Errasti 8garren

Mailu jaurtiketan, Peio Errastik 8garren postua lortu zuen atzo, bere markarik onenetik (63,80) bastante urruti geldituta. 55,99 metroko jaurtiketarekin geratu zen Hernanin bizi den agiñarra, zortzi onenen artean, eta finalista tituluaren ohorea lortu zuen. Moises Campenyk irabazi du aurten ere Mailu jaurtiketa, 70,45 metroko markarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!