Jon Juaristi zarauztarrak
14-35 irabazi zion atzo Txetxu Iriarte azpeitiarrari, Casino Kursaal torneoko lehen kanporaketako partiduan, eta beraz, final hamaseirenetan jokatuko du datorren ostegunean Xabier Bitoriaren kontra. Aurrelari gazteak dena ondo egin zuen, sakez 9 tanto, errebotean hiru, hanka izugarriak erakutsi zituen eta kolpe bizi-bizia. Denak beharko ditu datorren ostegunean Bitoriaren aurka jokatu behar baitu, iaz eliminatu zuen beterano haundiaren aurka, hain zuzen ere. Irabazten duenak Altuna IIa izango du aurrean igandean, abuztuak 12, final zortzirenetan.
Iriarteren agurra
Txetxu Iriarteri, bestalde, ez zitzaion ezer ondo atera eta azken boladan azaldu duen jokuaren izpirik ere ez zuen agertu. Atzelari beteranoak partidu bukaeran adierazi zuen buruz buru gehiago ez ateratzea pentsatzen ari dela.
Gaur, bihar eta etzi ere jaialdiak izango dira Galarretan, 16:00etatik aurrera. Gaur estelarrean, Bitoria-Aizpuru / Altuna-San Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!