MAITANE Danborena igerilari hernaniarra Madrilen izan da ekainaren 31 eta abuztuaren 1ean izan diren Espainiako Txapelketako frogetan, Centro de Natacion Mundial 86 izeneko igerilekuetan. Kadete mailako igerilariak 100 eta 200 metro bizkar frogetan sartzeko minimak lortu zituen Euskadiko Txapelketan eta Espainiakoan bi frogetako finalera pasa da. Nahiz eta dominarik ez lortu, nahiko meritu badu horraino iristeak eta pozik agertu da Espainiako Txapelketan egindako lanarekin.
11garrena eta 14garrena
Maitane Danborenak 100 metrotako lehendabiziko saioan 10garren postua lortu zuen 1:12:32ko denborarekin. Finaleko frogetan 11garren postua lortu zuen, 1:12:62 denbora eginda. 200 metrotako aurreneko frogan 11garren postua egin zuen 2:35:62 denborarekin. Finaletako postuetan, 14garren postua lortu zuen 2:37:02 denbora eginda. Maitane Danborenak adierazitakoaren arabera, 100 metroko frogan ikusi zuen aukerarik finalera pasatzeko, baina 200 metrotako frogan espero baino postu hobea lortu du.
Euskadiko txapelketan lortutako minimak Igerilari hernaniarrak Espainiako txapelketan sartzeko minimak erraz gainditu zituen, Euskadiko txapelketan egindako frogetan. 100 metroan 1:12:62 zen minima eta berak 1:10:20ko denbora egin zuen. 200 metrotan aldiz, 2:34:50 izan zen jarritako muga eta berak 2:31:00ko denbora egin zuen.
Udarako atsedenaldia eta gero irailean martxan Espainiako txapelketaren ondoren, udarako atsedenaldia hartuko du Danborenak. Irailean berriro ere ekingo dio denboraldiari eta garai horretan izaten den Kontxako trabesian parte hartzeko asmoa du.