Iriarte eta Juaristi neurtuko dira gaur Galarretan, Bitoriarekin jokatzeko txartelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 4a, 02:00

Casino Kursaal buruz buruko txapelketako bigarren partidua jokatuko da gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian. Iriarte eta Juaristik neurtuko dituzte indarrak. Txetxu Iriarte atzelari beteranoa eta Jon Juaristi aurrelari gaztea ariko dira nor baino nor. Irabazleak Xabier Bitoria izango du zain, ostegunean irabazi egin baitzion Julen San Miguel gazteari, 35-32. Gaurko beste hiru partiduak: Sarasua-Zubizarreta/Zalakain-Aizpurua II, Zeberio II-Etxabe/Altuna II-Etxeberria III eta Etxeberria IV-Eizagirre/Agirresarobe-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!