Hirugarren postura gehiago inguratu nahi du gaur Hernanik Areetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 4a, 02:00

KAE2 mailako estropada Getxon jokatuko da gaur Areetan, ordu arraro samarrean, arratsaldeko 19:30etan eta hernaniarrek lehengo igandeko pausoari beste bat erantsi nahi diote. Lehen postuetako borroka estua izaten ari da eta Hernani ere hor sartua dago. Lehen posturako Castro B eta Portugalete ari dira borrokan eta tartea haunditzen ari dira. Hirugarren posturako, berriz, Busturialdea eta Hernani daude buru-belarri sartuta. Oraindik denboraldia luzea da, baina ari da egoera zerbait argitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!