Gorengo taldeak aurre denboraldiko lehen partidua jokatuko du gaur Zubipen, arratsaldeko 18:00etan. Aurre denboraldi gogorra egiteko asmoa du Hernanik eta horretarako hirugarren mailako taldeak aukeratu dituzte lehen partidu hauetarako. Gaur Azpeitiako Lagun Onak taldea izango dute aurkari. Hurrengo partidua berriz, datorren larunbatean izango da, abuztuaren 11n. Hernaniarrak Zarautza joango dira, iaz Gorengo mailatik igo zen taldearekin probatzera.