Txantxangorri elkarteak jakitera eman du Kuartangoko eta Leitzarango kotoetara joan nahi duten ehiztariek eskaera orriak Txantxangorrin bertan jaso behar dituztela. Leitzaranerako eskaera orriaz gain 2 euro eman behar dira eta Kuartangorako NAN zenbakia. Izen ematea larunbatean zabaltzen da eta Kuartangorako irailaren 10ean itxiko da eta Leitzaranerako irailaren 20an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!