Duela egun batzuk argitaraturiko ´El Pais Semanal`-en artikulu bat agertzen zen Hernaniri buruzkoa Jesus Rodriguezek sinatua. Artikulua bodriotzat joko nuke. Asmakizunak, gezurrak, gutxieneko seriotasunik ezak... hori da ´lan` honen oinarria. Egunkari zabal, anitz eta objetibo baten erreportaia izan ordez, kontrakoa ematen du.
Mantendutako elkarrizketen garrantzitsuena isilarazi du, itxuragabe manipulatzeraino. Hernaniko ia inor, edozein ideologia izanda ere, ezin daiteke islatua sentitu, absurduan galtzen den ´herriko erradiografia honetan`.
Indarkeria edo inposaketaren bazterketa jarrerak adierazteko, jokabide edo konponbide bezala; abertzaletasun baztertzaileen bazterketa (zein bata zein bestea) adierazteko; herritarren eskubide berdintasunaren alde apustu egiteko (jaioterri edo abertzaleen sentimenduen gainetik) eta bizikidetasun adostasun sendo eta ezberdinen arteko gizarte kohesioaren alde; gizarte bidezkoago, demokratikoago eta solidarioago... baten alde apustu egiteko, ez ditugu horrelako ´filme` absurduak antolatu behar, inori ez baitiote mesederik egiten, ala bai?
Joxe Elizondo ‘Niko’
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!