Erabilitako olioa eta gai arriskutsuak biltzeko eguna da gaur Urbieta kalean.Gai arriskutsu horien artean daude: pintura eta horrelakoak, lanparak, aparatu elektriko txikiak, garbiketa produktu kimikoak, informatikako materiala, pilak eta bateriak, aerosol toxikoak, autoentzako olioa, intsektizidak, kamerak eta argazkilaritzako materiala, inprimatzeko kartutxo eta tonerrak, CDak eta DVDak, jostailu elektriko eta elektronikoak, eta abar. Gaiak biltzen dituen kamioia gaur arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara izango da Urbieta kalean, ferian bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!