Joan den asteburuko estropada ona izan zen Hernaniko traineruarentzat, Busturialdeari asko inguratu baitzitzaion. Castrok eta Portugaletek jarraitzen dute lehen bi postuetan eta badirudi berak izango direla borroka horretan, baina igoera fasea jokatzeko txartela ematen duen hirugarren posturako lehia haundiagoa dago eta Hernani ere hor sartu da buru-belarri. Hurrengo estropada larunbatean izango da, X. Areetako Ikurriña.
Sailkapena
1. Castro B 71 puntu
2. Portugalete 70 puntu
3. Busturialdea 60 puntu
4. Hernani 53 puntu
5. Arkote 47 puntu
6. Getxo 43 puntu
7. Deustu 38 puntu
8. Colindres 27 puntu
9. Hibaika 22 puntu
10. Raspas 10 puntu