lagun Onak taldeak 0-2 irabazi zion atzo Hernaniri, aurredenboraldiko lehendabiziko partidua. Bero izugarria izan zuten atzo Zubipen baina horrek ez zien eragotzi partidu polit bat jokatzea. Azpeitiarrek erakutsi zuten Hirugarren Mailan jokatzen dutela, eta ondo aprobetxatu zituzten aurreneko zatian hernaniarrek emandako bi aukerak. Gainerakoan, Hernanik itxura polita eman zuen eta behin baino gehiagotan estutu zituzten azpeitiarrak. Hurrengo partidua larunbatean, 18:00etan Zarautzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!