Abuztuko ordutegiarekin hasiko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 1a, 02:00

Kiroldegia abuztuan zehar goizetik bakarrik irekiko dute, astelehenetik ostiralera, goizeko 06:45etatik 13:30etara. Arratsaldetan kiroldegira joateko gogoa duenak Buruntzaldeko beste herrietako kiroldegietara jo dezake: Urnietan eta Astigarragan urte guztiko ordutegi berarekin irekiko dute; Andoingoa itxita izango da abuztuaren 15era arte eta abuztuaren 19 eta 26an, baina beste egunetan urte osoko ordutegia izango du; Lasartekoa abuztuaren 12ra arte itxita egongo da, baita abuztuaren 15, 19 eta 26an ere, eta gainontzeko egunetan betiko ordutegian irekiko dute; Usurbilgo kiroldegia itxita izango da abuztuaren 26ra arte .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!