Erabilitako olioa eta etxean erabiltzen diren gai arriskutsuak bilduko dituzte bihar. Gai arriskutsu horien artean daude: pintura eta horrelakoak, lanparak, aparatu elektriko txikiak, garbiketa produktu kimikoak, informatikako materiala, pilak eta bateriak, aerosol toxikoak, autoentzako olioa, intsektizidak, kamerak eta argazkilaritzako materiala, inprimatzeko kartuxo eta tonerrak, CD eta DVDak, jostailu elektriko eta elektronikoak, eta abar. Gaiak biltzen dituen kamioia bihar arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara izango da, Urbieta kalean, feria inguruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!