Hernani Musika Eskolako matrikula irailaren 3tik aurrera egin behar da

Kronika - Erredakzioa 2007ko abu. 1a, 02:00

HERNANI Musika Eskola publikoko 2007/08ko matrikula irailaren 3tik aurrera egin behar da. Kronikan egun hauetan atera da dagoeneko egin litekeela matrikula, baina irailaren 3tik aurrera egin behar da, udaletxeko 2garren solairuan, goizeko 09:00etatik 13:00etara.. Matrikula egin behar dute aurrematrikula egin eta onartu dituzten ikasleek. Hernani Musika Eskolan instrumentu eskaintza zabala dago: abesbatza, txalaparta, txistua, saxoa, trikitixa, akordeoia, dultzaina, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!