AZKEN sei garaipenen bolada ezin hobeari ezin izan zion jarraipenik eman Oier Mendizabalek, astelehenean Saralegirekin batean eta Iza eta Leizaren kontra jokatutako partidua 22 eta 19 galdu baitzuen bikoteak. Hala ere, pelotari hernaniarrak adierazitakoaren arabera, partidu polita izan zen eta joko aldetik bere burua ondo ikusi zuen. Leiza eta Izak osatutako bikotea gehiago izan zela ere adierazi du: ´19na berdindu ere egin genuen baina partidu osoan haiek izan ziren aurretik`.
Ostiralean Oiartzunen
Abuztuan partidu dexente izango ditu Oier Mendizabalek, datorrena Esainekin batean Berasaluze VIII eta Izaren kontra. Pelotariak adierazi du ez dela partidu erraza izango Berasaluze VIII eta Iza oso ondo baitabiltza. Hala ere, pelotari hernaniarra gogoz eta indartsu dabil eta ahalik eta jokatzera aterako dela aipatu du, ahalik eta paper txukunena egitera. Partidua arratsaldeko 19:30etan izango da ostiralean, Oiartzungo Madalensoro pelotalekuan.