Ezkurra faborito etzi hasiko den XXII. Casino Kursaal torneoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 31a, 02:00

Partidu guztiak Galarretan jokatuko dituzte, abuztuaren 2tik irailaren 1a bitarte.

Atzo aurkeztu zuten aurtengo Casino Kursaal txapelketa, erremonte denboraldiko txapelketa garrantzitsuena, bakarka. Zortzi izango dira parte hartuko duten erremontistak: Ezkurra, Zeberio II, Urrutia, Altuna II, Juaristi, Iriarte, San Miguel eta Bitoria. Koteto Ezkurra, bederatzi aldiz txapeldun izandakoa, da faborito nagusia. Zeberio II, iazko txapelduna, eta Urrutia ere kontuan izn beharko dira.

Hasteko, Bitoria-San Miguel

Txapelketa etzi hasiko da, Galarretan, Bitoria eta San Miguelen aurkako partiduarekin. Larunbatean, berriz, Iriartek eta Juaristik jokatuko dute. Abuztuan,ostegunero eta larunbatero izango dira txapelketako partiduak Galarretan eta finala irailaren 1ean izango da. Zeberio II eta Koteto Ezkurra abuztuaren 18an sartuko dira txapelketan. Urrutia hilaren 16an sartuko da, eta Altuna II 11n.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!