Chillida Lekuk antolatu duen haurrentzako eskultura tailerrean eman daiteke izena oraindik, ostiralera arte. Udako tailerra abuztuaren 6tik 8ra izango da, hau da, datorren astelehenetik asteazkenera, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. 8 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatua dago eta izena eman nahi duenak helbide honetara: educacion@museochillidaleku.com edo 943-335308 telefonora jo behar du. 25 euro balio du ikastaroak eta 30 plaza daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!