Hernani hirugarren Getxon eta Busturialdeari inguratu zaio

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 30a, 02:00

Portugaletek irabazi zuen estropada.

Hernanik estropada ona egin zuen atzo Getxoko uretan eta hirugarren postu garrantzitsua lortu zuen. Irabazle Portugalete izan zen 21:18.01 denborarekin. Bigarren, berriz, Castro B izan zen 70 ehuneneko gehiagorekin, 21:18.71. Hernani izan zen hirugarren 21:28 denborarekin. Honenbestez laugarren postuan jarraitzen dute hernaniarrek, baina amesten dituzten lehen hiru postuak gertuago dituzte, atzo Busturialdeak azken postuan bukatu baitzuen, ziabogan arazoak izanda. Hernanik zazpi punturen aldea jaitsi du bizkaitarrekiko eta igoera play off-erako txartela emango liokeen hirugarren postua gerturago du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!