Santio jaiak bukatu dira Astigarragan eta Aranon, baina laster izango dute hurrengo zita, San Roke egunean, abuztuaren 16an. Aranon gustora daude jendearen erantzunarekin, sega apustuak ikusmin haundia sortu du, herritarren azokan inoiz baino produktu gehiago izan da eta oilasko jaten ere lepo bete da elkartea. Larunbat arratsaldean pelotako finalak jokatu ziren eta txapelak eraman zituzten palaz, Nagore Zabala eta Esther Legarretak Onintza eta Aitziberri 22-16 irabazita, eta Eñaut Agirre eta Mañel Ruizek, Arostegi eta Toledotxikiri 22-18 irabazita. Eskuz Unai Elizegi izan da txapeldun, Xabier Legarretari 22-10 irabazita.
Astigarragari dagokionean, egitaraua zabalagoa izan da Santiotan Aranon baino, eta jendearen erantzuna ere ona. Aipatzekoa da Santa Ana eguneko festa, urteroko moduan lepo bete baita plaza nagusia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!