Hernani bosgarren Castro Urdialeseko itsaso zailean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 29a, 02:00

Atzo jokatu zuten KAE2 ligako estropada Castro Urdialesen eta hernaniarrek bosgarren bukatu zuten. Castro B izan zen irabazlea, etxeko taldea. Itsaso zakarra da Kantabriako herri honetakoa, saihetsetik jotzen duena, eta zakar samarra zegoen arraunerako. Xabier Zabala entrenatzaileak esan zuenez, ez zen arraunerako itsaso atsegina ´ez guretzat eta ez besteentzat`, eta asko gozatu ez bazuten ere, nahiko konforme zeuden bosgarren postuarekin. Hala ere, lehen hiru taldeak aldea haunditzen ari direla ikusita, hernaniarrek badute esperantza pauso bat gora egiteko. Gaur izango dute lehenengo aukera, Getxoko uretan, arratsaldeko 18:00etan.

Atzoko sailkapena

  • 1. Castro B, 21:34
  • 2. Busturialdea, 21:42
  • 3. Portugalete, 21:47
  • 4. Getxo, 22:04
  • 5. Hernani, 22:18
  • 6. Arkote, 22:26
  • 7. Colindres, 22:27
  • 8. Hibaika, 22:35
  • 9. Deusto, 22:38
  • 10. Raspas, 23:56
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!