Santio jaiak iritsi dira azken egunera, bai Astigarragan eta baita Aranon ere. Hernani inguruko herriak izaki, hernaniar ugari izaten da bai batean zein bestean. Astigarragan festetan daude astearteaz gero eta gaur ere egitarau betea dute. Eguna sokamuturrarekin hasi eta zezen suzkoarekin bukatuko dute eta Aritz Sound System eta DJ Talo disko jartzaile hernaniarrak izango dira txosna gunean. Aranon egun bat gutxiago pasa dute festetan, asteazkenean hasi baitziren. Gaur umeen eguna izango dute eta berak izango dira protagonista nagusi. Egunari hasiera dultzaineroek emango diote, eta bukaera Izer eta Alabierrek gidatutako kalejirak.
Gaur Aranon
- 10:00: Diana dultzainarekin.
- 11:00: Meza.
- 12:30: Pelota partiduak gazteen artean: Manterola-Elorza eta Zugarramurdi-Ansa.
- 18:00: Gorritiren Showa. Ondoren txokolatada.
- 20:00: Toka txapelketa. Kalejira Izer eta Alabierrekin.
Gaur Astigarragan
- 07:30: Sokamuturra Errekatxo kalean.
- 12:00: Iruñeko Aldezar Erraldoi eta gaiteroen konpartsa, Foru plazatik abiatuta.
- 17:30: IV. Goitibehera-jaitsiera Bordatik.
- 17:30: Trikimako Nabarreriako zezentxoak Errekatxo kalean hasita.
- 19:00: UPS `Urban Percusion System` Venezuelako taldea Foru plazan hasita.
- 20:00: Kuadrilarteko pintxo eta tortila lehiaketa. Ondoren, afari-merienda herrikoia.
- 20:30: Trakets Joseba Barandiaran plazan.
- 23:00: Su festa. Piroteknia Astondoa.
23:00: DJ Talo, Aritz Sound System. - 23:15: Zezensuzkoa J.Barandiaran plazan.
- 23:00-01:30: Trakets.