San Inaziok festa ekarriko du aurten ere Santa Barbarara

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

Asteartean da San Inazio, eta egun haundia izaten da Santa Barbaran. Goizeko 10:00etan emango diote festari hasiera Hernaniko trikitilari gazteek eta jarraian Beñat Gaztelumendi, Asier Azpiroz eta Antton Garin bertsolarien saioa izango da. Antton Garin urte askoan aritu da bertsotan Santa Barbarako festan, eta aurten bi bertsolari gazte izango ditu ondoan, bertako martxa zer den ikasi nahian. Omenaldia Indio eta Atarrabiyori Morkaiko taldeak urtero egin ohi duen moduan, Indio eta Atarrabiyori omenaldia egingo diote. Meza ere izango da tontorreko ermitan eta bazkal aurrean herri kirolak izango dira: lokotx biltzen, txingekin eta aizkoran neurtuko dituzte indarrak bi taldek, baina oraindik erabat zehaztu gabe daude, azken orduko lesioren bat medio. Bazkarirako txartelak salgai Eguerdian herri bazkaria izango da menu ederrarekin: marmitakoa, txuleta eta adarragako tarta. Txartelak salgai daude Aralar eta Kixkalen, 20 euroan, astelehen arratsaldera arte. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!