Danborena Euskadiko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

Maitane Danborena Hernani K.E-ko igerilari infantila Euskadiko txapeldun geratu zen joan den asteburuan Iruñean, 50 metro bizkar frogan. Hori dela eta, Espainiako txapelketarako txartela lortu du eta datorren astearte eta asteazkenean Madrilen izango da. Horrez gain, Danborenak zilarra lortu zuen 100 eta 200 metro bizkar frogetan, eta Miren Bardaji jubenilak brontzezkoa 200 metro bularrean. Alazne Egiazabalek, Axel Allurrek, Amaia Amianok eta Leire Gonzalez de Celisek lan txukuna egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!