Olatz Altuna errelebotan hirugarren eta buruz buru seigarren atzo Bartzelonan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua igerilari hernaniarrak Bartzelonan dira Espainiako txapelketak jokatzen. Olatz Altunak brontzezko domina lortu zuen atzo 4x50 proban, Maialen Olarra, Ainhoa Oñatibia eta Maialen Arrietarekin batean, 1:47:72ko denbora eginda. Honenbestez, Espainiako txapelketako bigarren domina lortu du Altunak errelebotan, 2001-2002 denboraldian urrea lortu baitzuen Bidasoa taldearekin.

Buruz buru seigarren
Errelebotako probaz gain, buruz buruko proba ere izan zuen atzo igerilari hernaniarrak. 50 metro librean domina bat lortzea zen bere helburua, baina seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, finalean 26:46ko denbora eginda. Irabazle Tatiana Rouba izan zen, 25:70 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!