Hernaniko traineruak Castron du lehiaketa gaur arratsaldean KAE2 ligako 7garren jardunaldian. Hernani laugarren dago sailkapen orokorrean, 39 punturekin. Bihar ere estropada izango dute hernaniarrek, Getxoko uretan biharko kasuan, arratsaldeko 18:00etan.
Gipuzkoako txapelketan azkena
Hernanik Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen ostegunean Donostiako badian, eta azken postuan geratu ziren, hamaikatik. Zarautzeko traineruak irabazi zuen proba.