«Asmoa dugu mailu jaurtiketako taldetxo bat osatzeko, entrenamendu giroa sortze aldera»

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

PEIO Errasti Hernanin bizi eta Aginagan jaiotako mailu jaurtilariak urrezko domina lortu du duela gutxi izandako Euskal Herriko txapelketan, azken 20 urteetan txapelketan aurkeztu den aldi guztietan bezala. Abuztu hasieran izango den Espainiako Txapelketan parte hartzeko minima ere lortu du. Lortutako emaitzetaz eta herrian mailu jaurtiketan eta atletismoan egiten ari den lanaz hitz egin dugu berarekin.

Ze balorazio egin duzu Euskal Herriko txapelketan lortutako emaitzetaz?
Espero al zenuen?
Azken 20 urtetan 18 aldiz atera dut urrezko domina Euskal Herriko txapelketan, senior mailan. Atera ez dudanean izan da presentatu ez naizelako.

Noiztik zabiltza mailu jaurtiketan? Asko aldatu al da?
14-15 urte nituenetik nabil mailu jaurtiketan eta orain 39 urte ditut; atera kontuak. Kirola ez da aldatu, ez bola, ez teknika... azken 25 urteetan ez da kirol honetan aldaketa haundirik izan. Gaur egun seniorrek 7 kilo eta 280 gr.-ko mailua botzatzen dugu; junior mailan, 6 kilokoa; eta jubeniletan, 5 kilokoa botatzen da.

Zein da zure marka pertsonala. Errekorrik ba al duzu?
Nere marka pertsonala, 63,80 metrokoa da. Euskadiko errekorra da, 1995garren urtean egin nuen. Horrez gain, aipatu bezala 18 aldiz irabazi dut Euskal Herriko txapelketa eta Espainiako txapelketan, 10 aurreneko postuetan izan naiz 13 urtetan zehar. Real Sociedad taldearekin aritzen zara ezta? Bai, Real Sociedad taldea Gipuzkoako aurreneko taldea da. Ohorezko mailan konpetitzen dugu.

Aurten taldea Espainiako 4garren geratu da. Nola entrenatzen duzu?
Astean 5 egunetan entrenatzen dugu. Gehienetan mailua botatzen aritzen gara, pisu ezberdinetakoa: pisu gutxiagokoa abiadura hartzeko eta pisu gehiagokoa indarra hartzeko. Gimnasioa ere egiten dugu, baita saltoak landu ere. Asmoa dugu mailu jaurtiketan 5 edo 6 neska-mutilekin taldetxo bat osatzeko entrenamendu giroa sortzeko. Hernanin baldintzak badaude mailu jaurtiketarako eta orohar atletismoa egiteko: herri erdian dagoen atletismo pista dugu, gimnasioa eta klubarentzako lokala dugu. Orokorrean animatuko nuke jendea parte hartzera atletismoan, ez mailu jaurtiketan bakarrik. Atletismoan pertsona bakoitzarentzako dago modalitate bat.

Hernanin zenbat pertsona ari zarete momentuan, mailu jaurtiketan?
Momentuz, Servando Rivas, Isabel Reyes eta ni neu ari gara. Servando Rivasen entrenatzailea ere bazara. Emaitza onak lortu ditu. Pozik? Servando Rivasek bi urte daramazki mailu jaurtiketan. Iaz, kadete mailan, 2garren egin zuen estatu mailan eta euskadiko errekorra jarri zuen. Aurten jubenil mailan, Euskadiko errekorra egin du eta 3garren egin du estatu mailan. Oso pozik nago. Serio entrenatzen du eta ez du hutsik egiten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!