Astigarraga eta Aranon astebururako plan ederra Santio jaietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

SANTIO jaiak iritsi dira asteburura eta Astigarraga eta Aranon, astebururako plan polita jarri dute. Gaur Aranon, eguerdian, herriko produktuak dastatzeko aukera izango da (gazta, sagardoa, txakolina, tartak eta abar) eta baita herriko artisauek egindako lanak ikusteko aukera ere. Segidan tortilla patata lehiaketa izango da. Bazkolondorenean, herriko pelota txapelketako finalak jokatuko dira eta arratsaldeko mezaren ondoren, urteroko oilasko jatea izango da. Gaur Aranora joaten denak izango du jan edanean tripa betetzeko aukera, eta besteak beste, betizu zati ederrik aurkituko du Kontzejuan.

Astigarragan ere bai
Astigarragan gaur goiz goizetik hasiko da jaietako programa. Goiz eta eguerdi partean, saskibaloi eta toka txapelketak eta betizu jana izango dira. Arratsaldean, esku pelota jaialdia, umore eta akrobazia ikuskizuna, sokamuturra, eta dantzaldia izango dira. Rock kontzertua ere izango da Gazte Asanbladak antolatuta, txosna gunean.

Gaur Aranon

  • 12:00: Feria herriko plazan: herriko
    produktuak eta artisauen lanak.
  • 12:30: Patata tortilla lehiaketa.
  • 17:30: Herriko pelota txapelketaren finalak.
  • 20:30: Meza.
  • 22:00: Ohiko oilasko jatea
  • Ondoren: Izer eta Alabierrekin dantzaldia
    goizaldera arte.
  • 05:00: Baratzuri zopa.

Gaur Astigarragan

  • 10:00: Iker Ruizen oroimenezko VII 3X3 saskibaloi-txapelketa eta sari-banaketa kiroldegian.
  • 12:00: Los Pasai txaranga.
  • 12:00: Toka txapelketa herrikoia Foru Plazan.
  • 14:00: Betizu-jana Foru plazan.
  • 17:00: Jose Luis Berakoetxearen oroimenezko III. esku pelota jaialdia, pelotalekuan.
  • 18:30: ‘The proffesional idiot’ ikuskizuna. Apeztegi plazan edo, euria eginez gero, udaletxeko arkupetan.
  • 20:00: Sokamuturra Errekatxo kalean, Los Pasai
    txarangarekin batean.
  • 23:00: Akatu, Harrika eta Feos pero Majos
    taldeekin kontzertua, txosna gunean.
  • 23:30: Montes Blancos orkestra haundiaren emanaldia,
    J. Barandiaran plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!