‘Nahas Mahas’ bigarren eskuko azoka gaur goizean Atsegindegiko aterpean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

Goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da azoka eta herritar eta elkarte ezberdinen postuak izango dira bertan. Azoka Emaus Fundazioak eta Udalak antolatzen dute.

HONDARTZARA joateko autobusa hartu aurretik, herritarrek Atsegindegi plazan paradatxo bat egiteko aukera izango dute, Nahas Mahas bigarren eskuko azokan txollo bila aritzeko. Azoka hilabeteroko azken larunbatean ari dira antolatzen, Emaus Fundazioa eta Udala, eta herritar, ikastetxe, eta elkarteak ari dira behar ez dituzten produktuak saltzen. Denetarik aurkitu daiteke: musika istrumentuak, arropa, zapatak, dekoraziorako gauzak, eta beste hainbat gauza. Gaur goizeko 11:00etatik 14:00etara, izango da azoka, Atsegindegi plazan. Azoka aurreneko aldiz apirilean jarri zuten martxan eta 2007 urtean zehar hileko azken larunbatetan egingo dute esperientzia pilotu moduan.

Hurrengo azoketan parte hartu nahi izanez gero
Nahas Mahas bigarren eskuko azokan parte hartu nahi duten herritarrek 943 367534 telefono zenbakira deitu edo azoka@emaus.com helbide elektronikora mezu bat bidali dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!