Santio jaien barruan izango da gaur ere zer ikusia Aranon eta Astigarragan. Aranon segalariak izango dira, aspaldiko partez, eta Suro auzoko sail batean izango da gaur giroa. 19:00etatik aurrera. Era berean, gaur 25 urte beteko ditu San Roke elkarteko mus txapelketa azkarrak. Astigarragan The Zepo talde hernaniarrak bere disko berria aurkeztuko du txosnen gunean, Lyskam eta Ezeonikez taldeekin batera emango duen kontzertuan.
Saskibaloia, 3x3
Astigarragan, Iker Ruizen omenezko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da gaur. Neska zein mutilen txapelketak jokatuk dira eta izen ematea, 09:30etan irekiko da kiroldegian bertan. Santa Ana eguneko idi dema Astigarragan atzo Atzo, Santa Ana egunez, idi apustua izan zen Astigarragan, udaletxeko plazan. Bertan, hiru idi pare izan ziren, Patxi Irarretarenak (Errenteria), Matxainenak (Errenteria) eta Iñaki Olidenenak (Orio). Olidenen idiek irabazi zuten apustua 40 plaza eginda; bigarren Irarretaren idiak izan ziren, 30 plaza eta 7 zintarekin, eta hirugarren Matxainen idiak geratu ziren 29 plaza eta metro bat eginda.
Aranon
- 19:00: Segalariak. Almitza Elkarteko kideen eskutik sega apustu bikaina
Suro auzoan. - 22:30: 25. Mus Txapelketa azkarra ´San Roke` elkartean.
Astigarragan
- 11:30-13:30: Haur parkea Foru plazan.
- 13:00: Triki kalejira J. Barandiaranetik.
- 14:30: Gazteen bazkaria txosnen gunean.
- 16:30-19:30: Haur parkea Foru plazan.
- 17:00: Gazte-koadrilen arteko olinpiadak.
- 18:00-20:00: Segway ibilgailu elektrikoetan ibilaldiak Apeztegi plazan.
- 18:30: Albaniako musika eta
dantza. - 19:30: Gazteen kalejira umoretsua.
- 19:30: Areto-futboleko finala kiroldegian.
- 23:00-03:00: Ezeonikez, Lyskam eta The Zepo taldeen emanaldia txosnen gunean.
- 00:00-03:00: Lord Byron taldea.