Hernaniko lauterdiko txapelketan erabakita daude finalistak. Jubeniletan eta nagusietan plaza bana zegoen hutsik, eta Ioritz Arrietak eta Unai Alvarezek bete dituzte. Herenegun ziren jokatzekoak final aurrekoak, baina azkenean bakarra jokatu zen. Jubenil mailan, Aizpitarte min hartuta dagoenez, Arrieta jokatu gabe pasa da finalera. Nagusietan Unai Alvarez iazko finalistak 22-21 irabazi zion Paul Ojueli. Finalak bihar jokatuko dira, 11:00etan, kiroldegian. Txapelen bila, infantiletan, Murgiondo-Lopez; jubeniletan, Esnaola-Arrieta; eta nagusietan, Oiaga-Alvarez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!