Madeleine Peyroux, ‘Sly &The Family Stone’ eta ‘Hadouk Trio’ kartel buru gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 27a, 02:00

60ko hamarkadan Woodstock-eko kontzertu famatu hartan famatu egin zen Stone familia eta horren ondoren, ikur bat bilakatu ziren hippie eta flower power mugimenduan. Gaur egun berriz ere eszenatokietan dira eta psikodelia, R&B, soul-a eta beste estilo batzuen arteko nahastura eskainiko dute gaur Trinitate plazan, 21:00etan. Beraiekin batera, The Cherry Boppers bilbotarrak izango dira. Horrez gain, Madeleine Peyroux, Hadouk Trio, Cirkus, The Heckler, Paulo Sergio Santos Trio, El Eje, Jeronimo Martin Trio, Ximo Tebar & Fourlights eta Jean Marie Ecay Trio ikusteko aukera izango da gaur Donostian. Informazio gehiago www.jazzaldia.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!