Gaueko autobus bereziak

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 26a, 02:00

Garaiar eta Areizaga autobusek jakinarazi dutenez, jazzaldirako ez dute gaueko zerbitzurik jarri astean zehar. Bihar eta larunbatean, berriz, udarako gau zerbitzu bereziaren barruan, izango dira autobusak. Jazzaldiko web gunean gaurko autobus bereziak iragarri dituzte, baina autobusen azken irteerak gaur hauek izango dira: -Hernanitik.
Garaiar (Aietetik), 21:30etan eta 22:00etan. Ordura arte ordu laurdenero. Areizaga, 21:00etan, 21:30etan eta 22:00etan. Ordura arte 20 minuturo.
-Donostiatik.
Garaiar (Aietetik) 22:00etan eta 22:30etan. Ordura arte ordu laurdenero. Areizaga. 21:00etatik 22:30etara ordu erdiro. Ordura arte 20 minuturo.

Bihar eta etziko ordutegiak hauek izango dira:
-Hernanitik Donostiara. Garaiar autobusak (Urnietatik irteera) 23:00etatik 06:00etara orduro. Areizaga autobusak (Hernanitik) 23:00etatik 06:00etara.
-Donostiatik Hernanira. Garaiar autobusak 23:30etan hasi eta 06:30ak arte orduro. Areizaga autobusak 23:30etan hasi eta 05:30ak arte orduro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!