NAHAS Mahas bigarren eskuko azoka izango da datorren larunbatean Atsegindegin, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Bertan, herritarrek, ikastetxeek nahiz elkarteek jartzen dituzten bigarren eskuko produktuak egongo dira salgai, eta aurreko aldietan bezala, ganga ederrak bilatzeko aukera izaten da. Emaus Fundazioak eta Udalak elkarlanean antolatzen dute auzoka hau eta helburua da gauzak bota beharrean berrerabiltzea, eta bide batez sos batzuk ateratzeko aukera izatea. Hilero egiten da azoka eta norbaitek produktuak salgai jarri nahi baditu: 943 367534 telefonora deitu edo mezu bat bidali azoka@emaus.com helbidera.