Bartzelonan ari dira jokatzen Espainiako igeriketa txapelketak eta bi hernaniar bertan dira estatuko onenekin batean. Kronikak azaldu du egunotan, Olatz Altuna bertan dela eta berekin batean Mañel Aizpurua ere Bartzelonan ari da konpetitzen. Atzo 100 metro libreko proba izan zuten. Mañel Aizpuruak 54:08 denbora egin zuen eta ezin izan zuen finalera pasa. Olatz Altunak finalerako txartela lortu zuen 58:75eko denbora eginda eta finalean 14garren gelditu zen, 58:66ko denborarekin. Mañel Aizpuruak honenbestez bukatu du txapelketa, baina Olatz Altunak 50 metro libreko proba du ostiralean, eta goian ibiltzeko aukerak ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!