Olatz Altuna igerilari hernaniarrak gaur hasiko ditu Bartzelonan Espainiako Txapelketako frogak. Olatz Altunak berrogeita hamar metro librean domina eskuratzea du helburua. Hernaniarrak domina eskuratzeko aukera ikusten du, baina ez da batere erraza izango, aurreneko postuetan igerilariak oso parekatuta baitaude. Txapelketak gaur hasi eta ostirala arte iraungo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!