Udaleku irekietako gazteen irratsaioa entzuteko aukera izango da gaur eta larunbatean Molotoff Irratian (91.8 Fm). Duela pare bat aste udaleku irekietako 60 bat gazte izan ziren irratian eta taldeka saioak prestatu eta grabatu egin zituzten. Irratsaio hauetan, ipuiak, txisteak, abestiak, kirol kontakizunak eta beste hainbat gauza entzun ahal izango dira. Gaur eta larunbatean arratsaldeko 14:00etan hasiko da irratsaioa eta 15:30ak arte iraungo du.
Bestalde, Molotoff irratiak jakinarazi du ekainaren 23az gero zuzeneko programazioaren etenaldia izan dela, udarako oporraldia dela eta. Zuzeneko programazioa irailean jarriko da martxan berriro ere. Udaran zehar 24 orduz musika entzuteko aukera izango da, Molotoff irratian. San Joanei buruzko balorazioa ere egin du irratiak eta jakinarazi du oso positiboa dela: ´oso giro ona izan da irratiko txosnan, aurreko urteetan bezala, eta oso gustora gaude lortutako emaitzarekin`. Bide batez eskerrak eman dizkiote txosna batzordeari, irratiko txosna aurrera ateratzeko lanean aritu diren lagunei, eta txosnara ondo pasatzera eta dantzara gerturatu diren guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!