Lizeagak eta Pavonek ere hartu zuten parte Euskal Herriko Atletismo Txapelketan.
EUSKAL Herriko txapelketako frogak izan dira asteburuan Gasteizen. Bertan izan dira Maitane Iruretagoiena, Peio Errasti, Joxeba Lizeaga eta Xabi Pavon atleta hernaniarrak.
Peio Errastik, Real Sociedad taldean dabilen atleta hernaniarrak, urrezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan, mailua 58,25 metro botata.
Maitane Iruretagoienak 100 metroko frogan zilarra lortu zuen. Maitanek ez zuen egunik onena izan eta bere markatik (12:14) nahiko urrun geratu zen. Hala ere finalera sartzea lortu zuen eta bigarren postua eskuratu zuen, 12:40 denborarekin. Semifinalean 12:31ko denbora egin zuen.
Xabi Pavonek Atletiko San Sebastian taldearekin 400 metrotako frogan hartu zuen parte. 52:72 denbora egin zuen eta bere seriean 3garren eta orokorrean 6garren postua lortu zituen.
Joxeba Lizeagak, CD Hernani taldearekin hartu zuen parte eta 100 metrotan 11:84ko denborarekin 5garren postua egin zuen, bere seriean, eta ez zen finalera pasa. Lizeaga 400 metroko frogan 6garren izan zen, 55:60ko denborarekin, eta seigarren postua lortu zuen bere seriean. Orokorrean 11garren postua lortu zuen Lizeagak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!