UZTAILEKO ikastaroak bukatzear daude eta abuztuko deskantsuaren ondoren, irail eta urrian hasiko dira ikasturteko ikastaro gehienak. Iaz ikastaroetan ibilitako jendeak izan du izena emateko aukera, eta gainontzekoentzat abuztuaren 20an zabalduko da izen ematea. Ikastaro berrietarako ere abuztuaren 20tik aurrera izango da izena emateko aukera eta eskariaren araberako ordutegia jarriko dute. Jendea erruz ibiltzen da kiroldegiko ikastaroetan hala erakusten dute 2005-2006 ikastaroetako datuek (2006-2007koak ez daude oraindik): 1.600 lagun ibili ziren kiroldegiko ikastaroetan.
‘Indoor walking’-a,
Europa iparraldetik datorren kirola
Indoor walking Europa iparraldean sortutako kirola da, eta iraupen eskiko mugimenduak irudikatzen ditu. Gipuzkoan Hernanikoa izango da erreferentzia zentroa, beste inon ez baita oraindik ematen. Makina eliptiko hauetan iraupen eskiko mugimendua egiten da, hanka eta eskuekin eta Aitor Sancho irakasleak Kronikari esan dionez, lan aerobikoa egiteko oso kirol aproposa da. Taldean egingo dute, spininga eta aerobic-a bezala, musikaz lagunduta. Spining-eko intentsitate bera erabilita kaloria gehiago erretzen dira Indoor walking-ean, baina jasangarriagoa da gorputzarentzat. Kirol asko egiten duenarentzat egokia izan arren, kirol gutxi egiten duen jendearentzat edo adineko jendearentzat ere oso egokia da, hankekin mugimendu eliptikoa egin behar baita eta gorputzari ez zaio batere kolperik ematen. Bihotza eta sistema kardiobaskular osoa lantzen da kirol aerobiko honetan, eta hankekin eta eskuekin egiten da kirola.
‘Body pump’, pesak musikaz lagunduta
Gimnasioan pesak altxatzea, kirol aspergarri samarra izan liteke. Atseginago egiteko modua da Body pump-a, taldean, musikarekin eta irakasle baten laguntzarekin egiten den kirola. Orokorrean indarra eta erresistentzia muskularra lantzen da eta gorputza moldeatzeko balio du kirol honek. Hernaniko kiroldegiko eskaintzan berria izango bada ere, oso zabaldua dago inguruan. Ikastaro egun bakoitzean, gorputzeko atal guztiak lantzen dira Kronikari esan diotenez, karga txikiko pisuak erabilita eta errepikapen asko eginda. Kirol hau ere edonori zuzendua izan liteke, baina agian Indoor walking-a baino gogorragoa izango da, nekea lokalizatuagoa izaten baita gihar bat edo bestean.
Abuztuko ordutegia
Hernaniko kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31n eta abuztuko larunbat eta igandetan. Astelehenetik ostiralera 06:45etatik 13:30etara egongo da zabalik abuztuan.
Ikastaroak
IGERIKETA
Ikastaro eta ordutegi desberdin ugari daude igeriketan, aukera zabala. Ikastaro bakoitzaren adin tartea, ordutegia eta prezioa kiroldegian bertan galdetu edo www.hernani.net-en ere aurkitu liteke informazio nagusiena.
Haurrentzako: haurtxoentzat ikastaroa, haurtxoen mantenimendu ikastaroak, 3-4 urte artekoentzat, haurrentzako
hastapen ikastaroak, haurrentzako hobekuntza, harrentzako ur-ekintzak.
Igeriketa eskola.
Helduentzako: hastapena, mantentze ikastaroa, Aqua-gym.
AEROBIC-a
Astean bi edo hiru egun.
SPINING-a
Astean bi edo hiru egun.
GIMNASIA
MANTENIMENDUA
Astean bi egunetan.
PILATES
Astean bi edo hiru egunetan.
KARATEA
Gazteentzat astean bi edo hiru egunetan eta helduentzat astean hiru egunetan.
INDOOR WALKING
Izen ematearen araberako
ordutegia.
BODY PUMP
Izen ematearen araberako
ordutegia.
HIRUGARREN ADINA
Astean hiru egunetan.
Telefonoa: 943 55 21 85